Gaur interneten nebilela Jokinen kasuaz oroitu naiz. Nire ustez, kasu honek mundu osoko gazte askok sufrizen duten erasoak isladatzen ditu. Horregatik uste dut kasu hau gogoratzea garrantzitsua dela. Beraz, mutiko honen istorioa gogoratuko dizuet:
Jokin Ceberio zoritzarrez gure artean ez dagoen 14 urteko mutil bat zen.
Guzti hau 2003an hasi zen, kakapirri baten ondorioz, gainean bere beharrak egin zituenean. Momentu hortatik eraso iraunkor baten biktima izaten hasi zen; hasieran farreak ziren, gero humilazioak, eta azkenean, astinketak. Kurtso osoan zehar guzti hau pairatu zuen. Kurtsoa pasa eta gero Jokin udako kanpamendu batera joan zen, bertan beste lau kiderekin porro bat erre zuen; monitorea konturatu zen eta gurasoen etxera eskutitz bat bidali zuen. Jokin izan ezik, beste guztiek eskutitza harrapatu zuten gurasoek irakurri baino lehen. Orduan, bidegabeki, besteengatik salati bat bezala akusatua izan zen eta berarekin gehiago sumindu ziren.
Kurtso berria hasi zenetik Jokinen kontrako jipoiketak hasi ziren,(horietariko hiru erasotzaile irakasleen semeak ziren). Horietako jipoiketa batean Jokin-i hortzetako aparatua apurtu zioten.
Sufrimendu honen ondorioz, Jokin klasera faltatzen hasi zen, eta
Interviu aldizkariak esan zuen moduan ikastetxeak gurasoei deitu zien hau esanez: "Su ijo lleva dos días faltando a clase y creemos saber porque".
Orduan, Jokin bere grasoekin hitz egin zuen eta gertatutakoa kontatu zien, kamiseta altxatu zuen eta zituen ubeldura guztiak erakutsiz, zera esan zien: "Por esto es por lo que no voy al instituto". Familiak behin eta berriz eskatu zion esateko nortzuk izan ziren eta Jokin honekin erantzun zuen: "¿qué quereis, que me maten a hostias si os digo quienes son?"
Bitartean paper higinikoaren anekdota famatua dago. Diarrearen urteurrena "ospatzeko" bere klasekoek klase guztia paper higienikoz jorratu zuten eta arbelean zera jarri zuten: "aniversario de la diarrea". Irakaslearen erantzuna Jokini jasotzen agintzea izan zen, "klase-kide" guztien farreen bitartez.
Gurasoek denuntzia bat jartzea pentsatu zuten, baina irakasleek pensatu zuten hori hobeto zela konpontzea eskola esparruan. Orduan bilera bat egitea pentsatu zuten erasotzaileen gurasoekin Irailaren 22an, baina Jokin-ek ezin zuen gehiago eta 21eko egunsentian bizikleta hartu eta Hondarribiko harresira abiatu zen. Bertatik salto egin zuen eta bere gorpua 22an aurkitu zuten, arratsaldeko 6.30tan, bertan jolasten zeuden ume batzuk. Jokin-ek ezin zuen gehiago eta erabaki zuen nahiago zuela etengabeko atsedena eguneroko infernua baino.
Autopsia praktikatu eta gero errebelatu zen gazteak 8-10 eguneko kolpeak zituela. Gaur egun klaseko 8 mutil daude inputaturik eta beste batzuk bolondreski hauen kontra testifikau zuten. Erasotzaileen gurasoek esaten zuten ezin zituztela bere semeak kulpatu Jokin-en buru-hiketaz eta zituen kolpeak garrantziarik gabeko zaplastekoak zirela.
**Berri honek munduari buelta eman zion eta hemen guretzat berria zen "bullying" terminoa entzuten hasi ginen. Momentu hartatik aurrera telebistan eta aldizkarietan "fenomeno" honetaz hitz egiten hasi ziren. Baina nik zera galdetzen dut: Beharrezkoa al da ume batek bere burua hiltzea edo oso larria den zerbait gertatzea betidanik egon den fenomeno bati (eskola erasoa) irtenbideak bilatzen hasteko??
Niretzat, penagarria.....
No hay comentarios:
Publicar un comentario